OnGi eTorRi!!

lunes, 28 de marzo de 2011

Reflexiones sobre la brecha digital y educacion. Julio Cabero Almenara.

Informazioaren gizartearekin hainbat kontzeptu berri zabaltzen ari zaizkigu, horietako bat eten digitala da. Artikuluan Julio Caberok kontzeptua azaldu egiten digu, irakurri nahi baduzu klikatu hemen.
Zer da eten digitala?
Eten digitala informazioaren teknologia berriez baliatzen direnen eta ez direnen arteko aldea da, hauek pertsonak, instituzioak, gizarteak edo herriak izan daitezke. Ondorioz sareak eskaintzen dituen ekonomia bultzadetatik, komunikazio aukeretatik, formakuntzatik, etab. baztertuta geratzen dira.  Etenaren alde batekoek informazio ugari dute eskura eta ekonomikoki zein sozialki garatzeko aukera dute, beste aldekoek ordea, ez dute horrelako aukerarik.
Bereizketa eta bazterketa teknologiko hau, bereizketa eta bazterketa sozial eta pertsonala bilakatzen hasi da. Eten digitala = Eten soziala.
Eten motak autorearen arabera:
Autorearen ustez eten digitalaz hitz egitean ezin dezakegu eten ekonomikoaz bakarrik hitz egin eta hurrengoak ere kontuan hartu beharrekoak direla dio:
-          Politikoa
-          Hezkuntzakoa
-          Adinaren araberakoa
-          Irakasle eta ikaslearen artekoa
-          Psikologikoa
a) Ekonomikoa: Argi dago bereizketa herrialdearen egoera ekonomikoengatik ematen dela, sarearen erabilerak edo ez harreman zuzena dauka honekin eta erabiltzeko aukerarik ez dutenak erabat baztertuta geratzen dira sistematik.
Bi tendentzia daude eten digitalari buruz hitz egitean, malgua eta gogorra. Tendentzia malguaren arabera Internet denon eskura ipinita arazoa konponduko zen, hau da,  pertsonen eta herrialdeen arteko aldea murriztuko zen. Gogorraren arabera, ordea,  eten digitala ezberdintasun sozialaren ondorioa da eta ezberdintasun hau konpondu ezean sareen hedapena beti berdinei on egingo die, eten berbera zabalduz.
b) Hezkuntzakoa: Pertsona bat nahiz eta konexio eta ekipo ugari eduki ez badago IKTak erabiltzeko prestatuta ezin izango ditu erabili. Ondorioz ez ditu IKTak erabiltzeak ematen dituen abantailak jasoko.
Autoreak dio etorkizuneko herritarra IKTekin interakzionatzeko eta komunikatzeko alfabetatua egon behar izango dela. Alfabetatze horrek teknologiak instrumentalki erabiltzeko, erabilera horretarako jarrera errealista eta positiboak izateko eta erabileraren beharrak ebaluatzeko zuzenduta egon behar du. Hortaz, etorkizuneko ikasleek gaitasun ezberdinak erakutsi behar izango dituzte.
c) Hizkuntzakoa: Ingelesa sarearen hizkuntza nagusia da, honek suposatzen dituen konnotazio soziokultural eta ideologikoekin. Komunikazioaren gauzarik garrantzitsuena ez da  erabiltzen den teknologia baizik eta teknologia honekin transmititzen diren eredu kulturalak.
d) Adinaren araberakoa: Gazteak IKTen kontsumitzaile handiak dira, helduek ordea, gizarte postindustrialaren teknologiak kontsumitzen jarraitzen dute. Bereizketa honek hezkuntzan ondorio zuzenak izango ditu, ikasleek maisuek baino hobeto erabiliko dituzte teknologia berriak eta honek irakasleengan ziurtasun eza sortuko du eta honekin teknologia berriak erabiltzeko jarrera ezkorra etorriko da.
e) Generoaren araberakoa: Gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago erabiltzen dituzte. Gero eta alde txikiagoa omen dago baina herrialde askotan oraindik ez da murrizketa hau hainbeste nabarmentzen, batez ere emakumearen diskriminazioa handiegia den herrialdeetan.
f) Ezaugarri fisiko edo psikikoen araberakoa: Hezkuntza premia bereziak dituztenek IKTak erabiltzeko aukera gutxiagoak dituzte haientzat moldatu behar direlako eta nahiz eta gero eta gehiago pentsatzen den haiengan oraindik zailtasunak hor daude.
Eskolan egiteko proposatzen dena:
Teknologiak gehitzea garrantzia dauka baina garrantzia handiagoa du formakuntzak, hauetatik onura handiena lortzeko. Formakuntza informazioa aurkitzeko, ebaluatzeko, estrukturatzeko eta kontzeptualki antolatzeko bideratuta egon behar du. Alfabetatze honek kontuan eduki behar ditu hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak.
Nire ustez formakuntza hori ezinbestekoa da egiten dugunaz hausnartzen laguntzen digulako eta hainbesteko informazioa ondo erabiltzen ez bada zoramena izan daitekeelako.  IKTak gero eta indar handiagoa dute eta hauek erabiltzea gizarteratzeko gero eta beharrezkoagoa da baina beti egiten dugunaz jabe izanda eta ez besteek egiten dutelako egitea, IKTak baino gauza gehiago daude munduan eta hezkuntza aberasteko erabiltzeari ondo deritzot baina beste baliabide batzuk ahaztu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario