OnGi eTorRi!!

lunes, 11 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA

Hurrengo bi bideo hauek oso interesgarriak dira:

  • Bat hau da @
  • Eta bestea hau @

Lehenengoa hezkuntzak ze nolako aldaketa eman duen teknologia berriei buruz adierazten du, lehen amesten genuena gaur egun posiblea dala esanez.
Bigarren bideoa ordea sarearen erabileran kritikoak izan behar garela bultzatzen du, nork sortzen du guk kontsumitzen duguna? Sarean dagoena interpretatzen ikastea oso garrantzitsua da. Tresna digitalak erabiltzen ikastea baino gehiago da gaitasun digitalen ikaskuntza: analizatzea, bilatzea, komunikatzea, kudeatzea, sortzea, interpretatzea ...
Gainera, honen atzean merkatu bat dagoela ahaztu behar ez dugula dio, nork kontrolatzen ditu datuak? Nork eramaten du dirua? Zalantzak eta galderak sortu nahi zituen eta lortu egin du. Sarea ekosistema moduan erabiltzen irakatsi behar da.

lunes, 28 de marzo de 2011

Reflexiones sobre la brecha digital y educacion. Julio Cabero Almenara.

Informazioaren gizartearekin hainbat kontzeptu berri zabaltzen ari zaizkigu, horietako bat eten digitala da. Artikuluan Julio Caberok kontzeptua azaldu egiten digu, irakurri nahi baduzu klikatu hemen.
Zer da eten digitala?
Eten digitala informazioaren teknologia berriez baliatzen direnen eta ez direnen arteko aldea da, hauek pertsonak, instituzioak, gizarteak edo herriak izan daitezke. Ondorioz sareak eskaintzen dituen ekonomia bultzadetatik, komunikazio aukeretatik, formakuntzatik, etab. baztertuta geratzen dira.  Etenaren alde batekoek informazio ugari dute eskura eta ekonomikoki zein sozialki garatzeko aukera dute, beste aldekoek ordea, ez dute horrelako aukerarik.
Bereizketa eta bazterketa teknologiko hau, bereizketa eta bazterketa sozial eta pertsonala bilakatzen hasi da. Eten digitala = Eten soziala.
Eten motak autorearen arabera:
Autorearen ustez eten digitalaz hitz egitean ezin dezakegu eten ekonomikoaz bakarrik hitz egin eta hurrengoak ere kontuan hartu beharrekoak direla dio:
-          Politikoa
-          Hezkuntzakoa
-          Adinaren araberakoa
-          Irakasle eta ikaslearen artekoa
-          Psikologikoa
a) Ekonomikoa: Argi dago bereizketa herrialdearen egoera ekonomikoengatik ematen dela, sarearen erabilerak edo ez harreman zuzena dauka honekin eta erabiltzeko aukerarik ez dutenak erabat baztertuta geratzen dira sistematik.
Bi tendentzia daude eten digitalari buruz hitz egitean, malgua eta gogorra. Tendentzia malguaren arabera Internet denon eskura ipinita arazoa konponduko zen, hau da,  pertsonen eta herrialdeen arteko aldea murriztuko zen. Gogorraren arabera, ordea,  eten digitala ezberdintasun sozialaren ondorioa da eta ezberdintasun hau konpondu ezean sareen hedapena beti berdinei on egingo die, eten berbera zabalduz.
b) Hezkuntzakoa: Pertsona bat nahiz eta konexio eta ekipo ugari eduki ez badago IKTak erabiltzeko prestatuta ezin izango ditu erabili. Ondorioz ez ditu IKTak erabiltzeak ematen dituen abantailak jasoko.
Autoreak dio etorkizuneko herritarra IKTekin interakzionatzeko eta komunikatzeko alfabetatua egon behar izango dela. Alfabetatze horrek teknologiak instrumentalki erabiltzeko, erabilera horretarako jarrera errealista eta positiboak izateko eta erabileraren beharrak ebaluatzeko zuzenduta egon behar du. Hortaz, etorkizuneko ikasleek gaitasun ezberdinak erakutsi behar izango dituzte.
c) Hizkuntzakoa: Ingelesa sarearen hizkuntza nagusia da, honek suposatzen dituen konnotazio soziokultural eta ideologikoekin. Komunikazioaren gauzarik garrantzitsuena ez da  erabiltzen den teknologia baizik eta teknologia honekin transmititzen diren eredu kulturalak.
d) Adinaren araberakoa: Gazteak IKTen kontsumitzaile handiak dira, helduek ordea, gizarte postindustrialaren teknologiak kontsumitzen jarraitzen dute. Bereizketa honek hezkuntzan ondorio zuzenak izango ditu, ikasleek maisuek baino hobeto erabiliko dituzte teknologia berriak eta honek irakasleengan ziurtasun eza sortuko du eta honekin teknologia berriak erabiltzeko jarrera ezkorra etorriko da.
e) Generoaren araberakoa: Gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago erabiltzen dituzte. Gero eta alde txikiagoa omen dago baina herrialde askotan oraindik ez da murrizketa hau hainbeste nabarmentzen, batez ere emakumearen diskriminazioa handiegia den herrialdeetan.
f) Ezaugarri fisiko edo psikikoen araberakoa: Hezkuntza premia bereziak dituztenek IKTak erabiltzeko aukera gutxiagoak dituzte haientzat moldatu behar direlako eta nahiz eta gero eta gehiago pentsatzen den haiengan oraindik zailtasunak hor daude.
Eskolan egiteko proposatzen dena:
Teknologiak gehitzea garrantzia dauka baina garrantzia handiagoa du formakuntzak, hauetatik onura handiena lortzeko. Formakuntza informazioa aurkitzeko, ebaluatzeko, estrukturatzeko eta kontzeptualki antolatzeko bideratuta egon behar du. Alfabetatze honek kontuan eduki behar ditu hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak.
Nire ustez formakuntza hori ezinbestekoa da egiten dugunaz hausnartzen laguntzen digulako eta hainbesteko informazioa ondo erabiltzen ez bada zoramena izan daitekeelako.  IKTak gero eta indar handiagoa dute eta hauek erabiltzea gizarteratzeko gero eta beharrezkoagoa da baina beti egiten dugunaz jabe izanda eta ez besteek egiten dutelako egitea, IKTak baino gauza gehiago daude munduan eta hezkuntza aberasteko erabiltzeari ondo deritzot baina beste baliabide batzuk ahaztu gabe.

lunes, 7 de marzo de 2011

Testu birsartua aprobak

Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak.

lunes, 28 de febrero de 2011

Informazioaren gizartea

Gaur egungo ekonomia bilakaera prozesu batean sartuta dago, industria gizartetik balore berriak dituen beste gizarte batera igarotzen ari gara: INFORMAZIOAREN GIZARTEA.

Informazioa lehen mailako garrantzia duen osagai bihurtu egin da, horregatik, informazioarekin zerikusia duen edozein arlo garatzeak garrantzia handia hartu du eta IKTak garapen ekonomikorako ezinbestekoak bihurtu dira. IKTen garapenak informazio hori lortzeko erraztasunak eskaintzen ditu, bai denbora aldetik bai distantzia aldetik. Informazioaren bilketa, tratamendua eta sarbidea erraztu eta merkeago egiten dute. Honen inguruan sortzen ari den egitura berriari "informazioaren gizartea" deitzen zaio, oinarri nagusitzat informazioa balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako.

Azalpen honi laguntzeko hurrengo bideoa daukagu:



Informazio gehiago nahi  izanez gero klikatu hemen.

Web 2.0