OnGi eTorRi!!

martes, 22 de febrero de 2011

THE MACHINE IS US

Hurrengo bideo honetan gai interesgarri asko ukitzen dira.

Hasteko paperean idazten dugunean eta digitalki idazten dugunean dauden ezberdintasunak azaltzen ditu. Testu digitala moldakorragoa da, mugikorragoa eta gainera birtualki estekatu daiteke beste hainbat testuekin, orrialdeekin, irudiekin,...

Web orriak sortzeko sortu zen lehenengo lengoaia HTML dalakoa izan zen, informazioa egituratzeko eta neurri batean itxura eta semantika deskribatzeko erabil daitekeen formatoa da.

XML geroago agertu zen eta aurrekoarekin duen ezberdintasun naguasia zabalgarria dela da, hau da, erabiltzaileek bere elementuak sortzeko aukera dutela. Bere helburu nagusia egituratutako datuak informazio sistema ezberdinen artean konpartitzea da batez ere interneten bitartez baina ez bakarrik. Formatoa eta edukia desberdintzeko gai da.

Ondorioz weba guk geuk sortu egiten dugu eta datuak kudeatzen ditugu ere, gu gara weba, gu gara makina, eta azken finean honek zalantzatan jartzen ditu orain arte zalantzatan ez zeuden hainbat gai: egilearen eskubidea, nortasuna, etika, pribazitatea, ...


No hay comentarios:

Publicar un comentario